




1997tik etxebizitza familiabakarrak eraikitzen eta fabrikatzen, modu ekoefiziente eta jasangarrian

Sektoreko eraikuntza-sistema aurreratuenak erabiltzen ditugu. Irizpide pasiboen arabera eraikitzen ditugu etxebizitzak, hauen balioa eta efizientzia handitzeko, kostuak eta epeak murriztuz (vs. eraikuntza tradizionala).
“Obra” eraikuntzak, pinu gorri finlandiar zurarekin edo Ytong hormigoi zelular blokeekin.
Kanpoko hormak, horma banatzaileak, karga-hormak, forjatuak eta teilatuak modu “industrializatuan” eraikitzen ditugu, zurezko bilbadura arinarekin edo CLT-arekin.
Behin inguratzailea eraikita, etxebizitza muntatzen dugu gure instalatzaile eta laguntzaileekin. Instalazio eta akaberetan zentratzen gara, proiektua 6-9 hilabateko epean entregatzeko.

ERAIKUNTZA JASANGARRI ETA OSASUNGARRIA
Gaur egun, inoiz baino beharrezkoagoa da energia-eraginkortasun eta jasangarritasun irizpide altuekin eraikitzea, mundo mailako berotegi-efektuko gasen emisioen aurka borrokatzeko.
Gure eraikin gehienek A eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria dute, eraginkortasun energetiko handiko sistemei esker (aerotermia, geotermia, fotovoltaikoa).
PassivHaus estandarrarekin ziurtatutako eraikinak egiteko aukera eskaintzen dugu. Honek eraikitze-kalitate oso altua eskatzen du. Etxe pasiboa arkitektura bioklimatikoaren baliabideak erabiltzen dituen eraikuntza mota bat da, eraikuntza tradicional batean lortuko genukeena baino eraginkortasun energetiko askoz handiagoa lortzeko.

ETXEBIZITZA MODULARRAK ETA TINY HOUSES
Etxe aurrefabrikatu modularrak eraikuntza-industria iraultzen ari dira, etxebizitza tradizionalaren alternatiba berritzaile eta eraginkor bat eskainiz. Gure bezeroak prozesuaren sinpletasun, eraginkortasun eta azkartasunak zein arrazoizko prezioak erakartzen ditu.
+40 eredu estandar aukeran, showroomarekin fabrikan bisitatu ahal izateko
Etxe modularra beharren arabera pertsonalizatzeko aukera, m² eta gelak.
****
Era berean, miniaturazko hainbat etxe-eredu eskaintzen ditugu (Tiny Houses), 10m² eta 54m² bitartekoak, kalitate handiko prestazioekin eta diseinu erakargarri eta zainduarekin, oso precio merkean. Ikus itzazu!

KOSTUAK ETA BERAMATUTAKO EPEAK
Gure eraikuntza-sistemei eta horiek osatzen dituzten prozesuak ondo ezagutzeari esker, gure bezeroei kontratu bidez aurrekontu itxia duten proiektuak esakin diezazkiekegu.
Ez da helburu hutsa, guretzat lan egiteko modu bakarra da.
Proiektua ezaugarritzeko prozesuan zehar, detaile guztiak aztertzen ditugu, etxebizitza eraki edo fabrikatu baino lehen aurrekontua, materialak, kalitateak, eta kostu guztiak ondo zehaztuta egon daitezen eta zure etxea sartzeko prest izan dezazun 6-9 hilabeteko epean.
Erabiltzen ditugun eraikuntza-sistemak:
Finlandiako pinu gorriko etxeak

1997az geroztik, aitzindariak izan gara Finlandiako zurezko etxeak eraikitzen, eta bizi-ingurune osasungarriak sortu ditugu eraikuntza-material naturalekin, hala nola, Laponiako zurarekin, barne-airearen kalitate handiarekin eta giro beroarekin.
Ytong – Hormigoi zelularreko etxeak

Hormigoi arineko etxe bioklimatikoak
Etxebizitzak ere eraikitzen ditugu obra bidez, hormigoi zelularreko blokeekin. Sistema honek ekarpen handia egiten dio arkitektura eta eraikuntza iraunkorraren alorrari. Eraikuntza-material ekologiko, iraunkor eta eraginkor gisa nabarmentzen da.
Bilbadura arineko etxeak

Zurezko bilbadura arineko etxeak edo “light framing”
Kostuak aurrezteko eta gauzatze-denborak murrizteko irtenbide berritzaileak bilatzeko ahaleginean, fabrikan eraiki eta obran mihiztatzen diren zurezko sekzio estandarizatuetatik (LEGO piezen antzekoak) abiatuta egindako eraikuntzak gehitu ditugu – “eraikuntza industrializatua”.

Zur kontralaminatuzko panelezko (CLT) egiturekin eraikitako etxeak
CLT-a pinuz edo izeiz egindako produktu estrukturala da, eta zur zerratuzko hiru, bost edo zazpi geruzaz osatua, elkarren artean perpendikularrak. Oso moldakorra da, eta eraikuntza-sistema bakar gisa erabil daiteke, edo zur xaflatuarekin, bilbadura arinarekin edo bestelako materialekin konbinatuta – “eraikuntza industrializatua”.
Etxe modular aurrefabrikatuak

Etxebizitza berri bat izateko modu iraunkorrago bat bilatzen duten familientzat, arrazoizko prezioan, gure etxe modular aurrefabrikatuak aurkezten ditugu (estandarrak eta pertsonalizatuak). Eredu aurrefabrikatu ugari daude. Fabrikan eraiki eta lurrean muntatzen dira. Kalitate eta aldakortasun handia eskaintzen dute oso prezio lehiakorrean.

Etxebizitzen joerak aldatzen ari dira, eta egun, eraikuntza txikiagoak, sinpleagoak eta azkarragoak egiten dira. Hori dela eta, zentzua daukate eraikuntza bolumetriko modularrek, prezio eskuragarrietan. M-Cabin lineak 7 aukera moderno eskaintzen ditu, tamaina txikiko etxe modular aurrefabrikatuak, isolamendu handikoak eta kalitate handiko akaberak dituztenak.
Eraikuntza “EZ tradizionalean” espezializatuak
Eraikuntza-sistema tradizional baten aldeko apustua egin beharrean – adreiluz, hormigoizko blokez edo hormigoi armatuzko edo altzairuzko egiturez egindako karga-hormez osatua, obretan egindako hormetan oinarritutako itxiturekin –, Ekoetxea®-k sistema berritzaile, jasangarri eta «EZ tradizional» osasungarriak erabiliz eraikitzearen edo fabrikatzearen alde egiten du argi eta garbi.
Zerbitzua ematen diegu sustatzaile eta auto-sustatzaile pribatu edo publikoei, arkitektoei eta higiezinen empresei.
Onartutako proiektua eta gauzatze-aurrekontua oinarri hartuta, eta obra-lizentzia edo dagokion udal-baimena eman ondoren, zuen zerbitzura jarriko dugu hobekien egokitzen den obra-ekipoa, erabili beharreko obra-motaren eta eraikuntza-tipologiaren arabera.
Gure jardun-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa), Burgosko iparraldea, Errioxa, Nafarroa eta Kantabria da.


Iraunkortasunarekin eta energia-eraginkortasunarekin konprometituta dagoen eta tradizionala ez den eraikuntzan esperientzia handia duen eraikuntza-enpresa baten bila bazabiltza, leku egokian zaude. 1997tik gabiltza familia bakarreko etxeak eraikitzen, ingurumena zaintzen eta eraginkortasun handiko sistemak txertatzen. Ekoetxea®-ko etxe guztiak irizpide ekoefizienteetan oinarrituz diseinatu dira. Gure proiektu bakoitza aztertzen dugu, diseinuaren, ekoefizientziaren, berrikuntzaren eta erabilera-praktikotasunaren arteko harmonia bilatzen saiatuz, etxebizitza horietan biziko diren pertsonengan pentsatuz.
Laburbilduz: Ingurumena errespetatzen duten eraikuntza-sistema desberdinak eskaintzen ditugu eta bere lanaren kostuak eta exekuzio denborak izango direla bermatzen dugu. murriztua lan tradizional batekin alderatuta.
Eredu klasikoak, modernoagoak eraiki ditzakegu eta baita lur inklinatuetan ere.
Kontaiguzu zure proiektua eta aholkuak emango dizkizugu.
Telefonoa eta bulegoko ordutegia
Astelehenetik ostiralera
09:00etatik 18:00etara